COVID-19aren inpaktu ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko urr. 2a, 13:40

COVID-19ak 87.000 euroko inpaktu ekonomikoa izango du aurten Soraluzeko Udalaren diru-kontuetan; zatirik handiena egin behar izan den gastu gehigarriari dagokio.

Bizi dugun osasun krisiak 87.307 euroko inpaktua izango du aurten udalaren diru-kontuetan.

Diru-kopuruaren zati bat, 60.157,41 €, egin beharreko gastu gehigarriari dagokio, diru-laguntzak, lanerako babes-tresna eta higiene produktuak...; beste zati bat, 27.150,70 €, bueltatu behar izan diren kuota eta antzekoei.

Jarraian ikus daiteke aipatutako gastuaren xehetasuna:

GASTU GEHIGARRIA

DIRULAGUNTZAK

  • Gurutze gorria 2.500 €
  • Debako aterpetxea 2.066,19 €
  • Herriko dendak 12.900,00 €
  • Herriko taberna eta jatetxeak 13.200 €

LANERAKO BABES-TRESNA ETA HIGIENE PRODUKTUAK

  • Tresna eta produktuak 14.571,60 €

LANGILEEN GRATIFIKAZIOAK

  • Etxez-etxeko langileen gratifikazioak 3.380,94 €

GARBIKETAK

  • Garbiketa bereziak 11.538,68 €

DIRU-SARREREN ITZULKETAK

  • Kiroldegiko abonoak 22.880 €
  • Kiroldegiko ikastaro-kuotak 3.610,10 €
  • Ludoteka eta gaztelekuko kuotak 485,60 €
  • Bestelako ikastaroetako kuota 175 €