Jubilatueneko taberna-zerbitzua enkantera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Udalak enkantera atera du Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua; lau urterako kontratua da, hamar urtera arte luzatu litekeena; 15 egun daude proposamenak aurkezteko.

Soraluzeko Udalak joan den irailaren 21ean onartu zituen Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua enkante edo lizitaziora ateratzeko pleguak.

Pleguon helburua, esan bezala, Soraluzeko Etxaburueta kaleko 5. zenbakian dagoen Jubilatuen Etxeko taberna zerbitzua esleitzea da.

Lau urterako esleipena da, urtez-urte 10 urtera arte luza daitekeena.

Proposamenak aurkezteko epea 15 egunekoa da eta ondorengo alderdiak dira zerbitzua esleitzeko kontuan hartuko direnak.

  • Eskaintza ekonomikoa.
  • Lan-esperientzia.
  • Familia-zamak.
  • Zerbitzua hoetzeko proposamanak.
  • Euskara ezagutza, B1 maila.

Pleguak HEMEN kontsulta daitezke eta edozein zalantzatarako 943753043 telefono-zenbakira dei daiteke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.