Baserritar eta artisauen azoka

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ira. 24a, 18:01

Herriko hamar baserri eta artisauren produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira larunbat honetan Plaza Zaharren egingo den herriko baserritar eta artisauen azokan.

Herriko baserritar eta artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak larunbat honetan.

Guztira 4 baserrik eta 6 artisauk hartuko dute parte, beste horrenbeste postu edo standekin, Plaza Zaharrean egingo den azokan.

Hauek dira azokan parte hartuko duten postuak:

Baserriak

  • Lesarri.
  • Osuma.
  • Arizaga.
  • Egotza.

Artisauak:

  • Oparitxoak.
  • Orratz.
  • Damy.
  • Kilikilima.
  • Aupa gu!
  • Saadia Nasir.

 Azoka goizeko 10etan zabaldu eta arratsaldeko 2:30ean itxiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.