Erabilera anitzeko areto berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ira. 22a, 18:59


Jarduera soziokulturaletarako espazio polibalente berria egokitu du Udalak kiroldegiko bigarren solairuan, orain arteko azpiegitura faltari irtenbidea emateko helburuarekin.


Irailaren 15az geroztik erabilgarri dago Udalak kiroldegiko bigarren solairuan egokitu duen erabilera anitzeko areto berria.

Areto berria jarduera ezberdinak hartzeko pentsatuta eta prestatuta dago, izan hitzaldi, tailer, ikastaro zein dantza jarduerak.

Aretoa orain artean jarduera soziokulturalen arloan zegoen espazio defizita asetzeko helburuarekin egokitu du Udalak; antzokiari eta antzokiaren atzealdeari espazio berria gehituz.

Guztira 60 lagun ingururentzako edukiera dauka eta edozein motatako ekintzak egiteko egokituta dago, egurrezko zorua, ispiluak eta proiekzio eta soinu-sistemez hornitua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.