Pelikula grabatzen jarraitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren astean berrekingo dio La Canica Films ekoiztetxeak "Erase una vez Euskadi" pelikula grabatzeko lanei; Santa Ana, Zeleta eta Gabolats kaleetan arituko dira lanean.

La Canica films ekoiztetxea "Érase una vez Euskadi" izeneko pelikula grabatzen ari da Soraluze eta inguruko herrietan abuztuaz geroztik.

Datorren astean Soraluzen izango da berriro ere grabaketa-ekipoa, irailaren 21etik 24ra hain zuzen ere.

Zeleta auzunea, Santa Ana kalea eta Gabolats kalea erabiliko dituzte egun horietan grabaketarako toki moduan eta, ondorioz, hainbat aldaketa jasango dituzten inguru horiek, kamioiak aparkatzeko tokiak libratu beharko direlako eta grabazio-uneetan bideak tarteka moztu egingo direlako.

Grabaketaren egutegia hau da:

  • Irailak 21: Zeleta, 1-4 eta Estaziño kalea, 13.
  • Irailak 22, 23 eta 24: Santa Ana kalea, Gabolats kalea eta Loralde auzoa.

Udaltzaingoak behar den moduan ohartaraziko ditu herritarrak bertan jarritako ohar eta seinaleekin.

"Erase una vez Euskadi" filmak hies egin  behar izan zutenak ditu hizpide, eta gelditu zirenak, baina, batez ere 80. hamarkadako Euskadi hartan integrazioaren eta bizikidetzaren alde borroka egitea erabaki zutenez egiten du berba.

Manu Gómezek zuzentzen duen Pelikulak Luis Balllejo, Marian Álvarez, Rafa Martin eta Josean Bengoetxea ditu, besteak beste, aktore moduan eta RTVE eta EITBren finantzazioa dauka.