Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldien bosgarren edizioa aurkeztu zuen joan den ostiralean, Aldundiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan.
Jaurdunadi hauen baitan, irailetik azarora, ehun bat jarduera eta 150 ekitaldi izango dira Gipuzkoan zehar, 70 erakundek antolatuta. Programa Gipuzkoa Kulturaren webgunean dago eskuragarri.
Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea da, bai eta hezkuntza erakundeei eta utzi diguten ondare materialari zein immaterialari balioa ematea ere.
"KONTAIGUZU ONDAREA, Ondarea eta Hezkuntza" jarduera programa oso zabala da, eta hainbat gai jorratzen ditu: zinema, botanika, musika, dantza, mitologia, gastronomia, hiri kultura, artea, arkitektura. Gainera, ikusleek gazteentzako, familientzako eta helduentzako jarduerez gozatu ahal izango dute: ikuskizunak, fanzine tailerrak, bisita eta ibilbide antzeztuak edo gidatuak, tailer edo jardunaldi gastrokulturalak, erakusketa fisiko eta birtualak...
Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak jardunaldiei buruzko liburuxkak argitaratu ditu, museoetan, turismo bulegoetan eta kultur etxeetan banatzeko. Programa osoa Gipuzkoa.eus webgunean dago eskuragarri:https://www.gipuzkoa.eus/documents/4558908/4598417/JORNADASEuropeasPatrimonio_BAJAsm_2020.pdf
Ondarearen Europako Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da; K6 Gestión Cultural enpresaren bulego teknikoak egin ditu koordinazio lanak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila arduratu da aholkularitzaz, Iñaki Arrieta irakaslea bitarteko dela.