Ostiral honetatik aurrera, Picassoren omenez izenburuko erakusketa ikusi ahal izango da kiroldegiko erakusketa-aretoan.
Alberto Ramirez margolari eta artista soraluzetarra da erakusketaren egilea.
Ramirezek omenaldia egin nahi izan dio erakusketa honekin Pablo Picasso artista handiari, bere zenbait lan berrinterpretatuz.
Erakusketa irailaren 26ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
- Astegunetan, 19:00-20:30.
- Larunbatetan, 12:00-13:30.