Peoiak kontratatzeko lan-deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ira. 7a, 09:51

Hiru hilabete eta erdirako 4 peoi kontratatu behar ditu Udalak, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin; interesdunek irailaren 17a arte eman dezakete izena, Lanbideren bulegoan.

Soraluzeko Udalak 4 peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin “Deba ibaiaren ertzak” izeneko proiektua burutu ahal izateko.

 

Kontratazioa 3 hilabete eta erdirako izango da, lanaldi osoan.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

Berariazko betebeharrak

  • Lehenetsi egingo da bailarako udalerriren batean erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoentzat izan ezik.
  • Baldintza fisiko onak.
  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea. 

Eskaerak aurkeztea

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete irailaren 7tik 17a arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.