Gizarte langileen behin behineko lan-poltsa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ira. 1a, 11:44

Lan-poltsak osatzeko deialdian izena emateko epea amaituta, behin-behineko onarpena eman die Udalak zerrendei eta erreklamaziorako epea zabaldu du irailaren 15era arte.

2020ko otsailaren 27an, Gizarte langileen eta etxez-etxeko zerbitzurako langileen lan-poltsa eratzeko oinarriak argitaratu zituen Soraluzeko Udalak Gipuzkoako aldizkari ofizialean.
 

Aipatu lan-poltsa eratzearen helburua udalak etorkizunean izan litzakeen kontratazio beharrak ase ahal izateko hautagai-zerrenda gertu izatea da.

Deialdian parte hartzeko eskaera aurkezteko epea amaituta, ondorengo ebazpena eman du Soraluzeko Udalak gaurko egunez:

  • Hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzea.
  • Onartu eta baztertuen hautagai zerrenda hori udal web orrian argitaratzea eta email bidez jakinaraztea banaka hautagai bakoitzari.
  • Erreklamazioak jartzeko epea zabaltzea irailaren 15a arte. Erreklamazioak telematikoki edo presentzialki Udal erregistro bidez interesdunak izenpetuta aurkeztu beharko dira.
  • Ohartaraztea, erreklamaziorik ezean, behin-behineko zerrenda behin-betikotzat joko dela.

Zerrendak ondorengo loturetan kontsulta daitezke:

GIZARTE LANGILEEN ZERRENDA

ETXEZ-ETXEKO LANGILEEN ZERRENDA