"Beldur Barik Uda 2020" kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko uzt. 28a, 11:50

Sentsibilizazio kanpaina ari da aurrera eramaten Soraluzeko Udala, Eraso sexistarik gabeko uda baten alde lelopean; errespetua eta berdintasuna sustatzea da kanpainaren helburua.

Eraso matxisten eta eraso LGTBI-fobikoen aurkako prebentzioa guztion ardura da: herritarrena, oro har, eta, jakina, erantzukizun politikoa edo teknikoa duten pertsona guztiena, toki mailan dihardugunona bereziki (ostalaritza, komertzioak, txosnak…), eremu hori herritarren bizitza garatzen den eguneroko espazioetatik gertu dagoelako.

Horregatik, uda ezohiko honetan ere, errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko helburua daukan "Beldur Barik Uda 2020" sentsibilizazio-kanpaina burutzen ari da Soraluzeko Udala, Eraso sexistarik gabeko uda baten alde lelopean.