Ion Soberaren argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko uzt. 20a, 08:18


Ion Sobera argazkilariak hondamen egoeran dauden lantegien argazkiekin osatutako "Hausnarketarako garaiak" erakusketa ikus daiteke kulturguneko erakusketa-gelan.


Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Jon Sobera (Bilbo, 1977) argazkilariaren erakusketa dago ikusgai uztailaren 24ra arte kulturguneko erakusketa-gelan.

Erakusketak "Hausnarketarako garaia" du izenburu moduan eta hondamen egoeran dauden lantegien argazkiekin dago osatuta, Euskal Herriko zein Europako beste herrialde batzuetako lantegien argazkiekin.

Ion Soberaren lanak hausnarketa eragin nahi du ikuslearengan, herri honen ekonomiaren motore izan diren lantegiek duten balioaz jabetu dadin.

Erakusketa uztailaren 24ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:30; larunbatak, 12:00-13:30.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.