"Ene ba!" antzezlana ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko uzt. 15a, 17:26


Txalo antzerki konpainiak "Ene ba!" antzezlana taularatuko du ostiral honetan, 22:15ean, Herri Antzokian, "Kulturaldia" zikloaren barruan; sarrerak Iratxon edo udaletxean, 5 euroan.


Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Txalo Produkzioak konpainiaren "Ene ba!" antzezlana ikusi ahal izango ostiral honetan, uztailak 17, iluntzeko 10:15ean, Herri Antzokian.

Txalo Produkzioak konpainiaren obra berria Begoña Bilbaok zuzendu du eta bost aktore taularatuko dira: Ane Gabarain, Jose Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Alazne Etxeberria eta Asier Sota.

Izenburua: Ene ba!

Egilea: Jordi Galceran

Itzulpena: Martin Agirre.

Zuzendaria: Begoña Bilbao

Antzezleak: Alazne Etxeberria, Joxe Kruz Gurrutxaga, Asier Sota, Mikel Laskurain, Ane Gabarain.

Sinoposia: Familia afari bateko solasaldi arrunt bat zena, katramilatzen hasi, eta zerbait ilunago bihurtuko da Ene ba! antzezlanean. Mahai baten bueltan jazotzen da istorioa. Bixente protagonista eta Ana haren bikotekidea guraso izango direnez, gizonaren arrebaren eta haren senarraren etxera afaltzera joango dira, familiaren betiko lagun batekin batera. Anaren zain daudela, aitatasunari buruz mintzatzen hasiko dira Bixente eta gainontzekoak. Solasaldi arin bat zena, baina, endredatu egingo da haurraren izenaz hitz egiten hastean. Protagonistak gainontzeko guztiak harrituko dituen zerbait botako du, eta, ondoren, eztabaida sortuko da, eta korapilatuz joango, senitartekoek beren trapu zaharrak ateratzeraino. «Eztabaidaren tenperatura igotzen doa, drama bat sortuz; baina dena komedia klabean», laburbildu du Ane Gabarainek.