Gipuzkoa Passport izenburupean, udako turismo kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Lurraldeko barne turismoa bultzatzeko helburuz ekin dio kanpainari, hau da, COVID-19ak eragindako krisiaren aurrean turismo jarduera dinamizatzeko xedez.
Webgunea ere kaleratu dute, eta han askotariko zerbitzuak nahiz informazioa eskura daiteke.
Pasaportea Gipuzkoako udaletxe eta turismo bulego guztietan dago eskuragarri dagoeneko, eta bertan herrialdeko turismo eta aisialdi eskaintza jaso dute. Hain zuzen ere, guztira, 50 planeko zerrenda osatu dute; eskualde bakoitzeko bost plan bildu dituzte.
Gipuzkoa Passport kanpaina urriaren amaierara arte izango da martxan, eta aldundiak azaldu duenez, zozketak egin eta sariak banatuko dituzte. Gainera, pasaportea osatzen duten lagunek aitortza jasoko dute sare sozialen naiz martxan jarri duten webgunearen bidez.