Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga euskal zuzendarien azken filma ikusi ahal izango da gaur, osteguna, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.
Pelikula hau martxorako zegoen programatuta, Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, baina COVID-19ak eragindako alarma-egoerak bertan behera utzi zuen emanaldia.
Film honek makina bat sari irabazi ditu estreinatu zenetik gaur arte.
Zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga.
Iraupena: 147 minutu.
Generoa: Drama.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2019.
Sinopsia: Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta Gerra Zibila hasi zenean, eta haren bizitza oso mehatxatuta dago. Emaztearen laguntzarekin, bere etxean zulatutako zulo bat behin-behineko gordeleku gisa erabiltzea erabakiko du. Balizko errepresalien beldurrak eta batak bestearekiko sentitzen duen maitasunak 30 urte baino gehiagoko itxialdia egitera kondenatuko ditu.