Soraluzeko Udalak 38.466 euroko partida erabiliko du COVID-19agatiko osasun krisiaren ondorioak jasan behar izan dituzten herriko establezimenduak diruz laguntzeko.
Aipatutako diru-laguntzen oinarriak herriko merkatari, tabernari eta alderdi politikoen artean adostuak izan dira azken hilabeteetan burutu diren hainbat bileretan.
Ondorengo hauek dira diru-laguntzen ezaugarriak:
Xedea
Covid-19agatiko osasun krisia kudeatzeko izendatutako alarma-egoerak ezarri zuen lokal zein establezimendu minoristak publikoari irekitzeko debekuak eta ostalaritza jardueren derrigorrezko itxitzeak kaltetuta izan diren udalerriko merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu zein pertsonei laguntza ekonomiko bat ematea.
Diru-laguntzen zenbatekoa
Diru-laguntzaren zenbateko osoa 38.466 eurokoa izango da.
Banaketa-irizpideak
- Jatetxeak eta tabernak: 700 eta 3.800 euro artekoak, fakturazioaren eta langile-kopuruaren arabera.
- Merkataritza establezimenduak: 600 eta 700 euro artekoak, langile-kopuruaren arabera.
Zehaztutako kopuru guztiak beherantz aldatuko dira baldin eta eskatzaile kopuruaren eta aurrekontu partidan jasotako 38.466.-euroko zenbateko osoaren arteko desoreka badago.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskariak aurkezteko 15 lan eguneko epea egongo da, diru-laguntzaren oinarri hauek udal web orrialdean argitaratu eta biharamunaz geroztik.
Eskaerak aurkezteko modua
Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean fisikoki edo web orri bidez telematikoki (www.soraluze.eus) aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera.
Diru-laguntzak arautzen dituzten OINARRIAK eta eskaera egiteko inprimakia hemen kontsulta daitezke.