"Gozatu Sarean Euskaraz" izeneko atari digitala jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, euskarazko hainbat eduki, baliabide eta aplikazioz gozatzeko aukera izan dezagun. Besteak beste, haurrentzako baliabide zein aplikazioak aurki daitezke, baina lehen fase honetan, aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digitalak bakarrik jarriko dira eskura.
Aipatutako webgunean 100 baliabide eta aplikazio inguru ikus daitezke, baita webserieak, webguneak eta telefono mugikorretarako jolasak ere.
Haurrentzako baliabideen artean, 'Irrien lagunak', 'Eskulanak', 'Bitxikeriak' eta 'Galtzagorri' nabarmentzen dira, webserieen artean, 'Otsoen Lurraldea', 'Bizi Txarra', 'Puntu Koma' eta 'Nomofobikoak'. Bestalde, helduei dagokienez, 'Egunean Behin' eta 'Pagotxa' (errezetei buruzkoa) aplikazioak eskura ditzakete. Badaude kirolaren inguruko edukiak ere; esaterako, 'Euskal Kirolari', 'Mendiak' eta 'Hamaika Minutu'.
Abantaila nagusia da horiek guztiak gune bakar batean bildu dituztela.
https://gozatusareaneuskaraz.eus/