COVID-19ak eragindako krisiak erabakia azken unera arte atzeratu badu ere, azkenean udalekuak antolatzea erabaki dute antolatzaileek, segurtasun eta higiene protokolo bereziekin bada ere.
Noiz
Udalekuak uztailaren 6tik 17ra egingo dira, astelehenetik ostiralera.
Bi asteko edo aste bakarreko udalekuak aukeratu daitezke.
Norentzat
Udalekuetan 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte, biak barne.
Aurten 4 eta 5 urteko haurrek ez dute parte hartzeko aukerarik izango, ezarri beharreko segurtasun eta higiene neurriak asko zailtzen baitute adin horretako haurren jardun-dinamika egokia.
Ordutegia
- Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00.
- Ostiralak: 10:00-17:00.
Izen-ematea
Udalekuetan izena emateko epea ekainaren 15ean hasi eta ekainaren 19an amaituko da, biak barne. Matrikula online egiteko aukera igandera arte luzatuko da.
Izen-emateko bi modu daude:
- Online
Ondorengo helbidean: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
(*) Hobariren bat eskatu nahi bada, matrikula-modu presentziala erabili behar da.
- Presentziala
Udaletxeko harrera-bulegoan egin beharko da, goizeko 9etatik 2ak arte.
Izena ematerakoan ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
- Izen-emate orria. (Hemen eskuratu daiteke)
- Abonu-agiria. (ES03 3035 000493 0040900023 Laboral Kutxa)
- Osasun txartelaren fotokopia.
Kuotak
Arrunta:
- Bi aste 60 euro.
- Aste bat 30 euro.
Familia bereko matrikula bat baino gehiago:
- Bi aste 45 euro.
- Aste bat 22,5 euro.
Hobariak:
Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak hainbat hobari eskainiko ditu, haurren jolaserako eskubidea bermatu eta, egoera ekonomikoa gora behera, haur guztiek aisialdiko eskaintzaz gozatu ahal izan dezaten.
- Familia ugarientzako hobariak: Matrikula prezioaren %50-%90 arteko hobaria.
- Zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako hobariak: Matrikula prezioaren %100eko hobaria.
(*) Hobariak jaso nahi dituenak udalean kontsulta ditzake baldintzak.
Segurtasun neurriak
Matrikula egin ondoren, gurasoek banakako zein taldeko segurtasun-neurriei buruzko informazio guztia jasoko dute, bai eta erantzukizun-adierazpen bat ere, nahitaez sinatu beharrekoa.
Hauek dira neurri garrantzitsuenak:
- Gehienez ere 10 haurreko taldeak, beste taldeetako haurrekin kontakturik izan ezin dutenak.
- Talde bakoitza aurrez definitutako kokaleku batean bilduko da, eta bertan, lehenik eta behin, taldekide guztiei tenperatura hartuko zaie.
- Jarduera guztiak udalerrian bertan egingo dira.
- Maskara erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea nahitaezkoa izango da, bai haurrentzat bai monitoreentzat, jarduera osoan zehar.
- Pertsonen arteko distantzia 2 metrokoa izango da, eta kontaktu fisikoa ahal den neurrian mugatu beharko da.
Informazio gehiago miren@pilpilean.eus eta 943751304 eta 635707232 telefono-zenbakietan.