Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak "Betirako" izeneko programa jarri du abian, laguntza eta arreta psikologikoa eskaintzeko COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz maite duten pertsona baten galera jasan dutenei.
Euskadin, aldi honetan, 1.500 pertsona inguru hil dira birusaren ondorioz, beste arrazoi batzuengatik hildakoak ere asko izan direlarik. Heriotza horiek oso egoera berezietan gertatu dira eta, hori dela eta, pertsonek ezin izan dute beren maiteengandik hurbil egon hain une garrantzitsuan.
Laguntza profesionala lagungarria izan daiteke hutsune-sentimendu horien zati bat arintzeko, dolua egiteko prozesuan zati bat errazteko eta etorkizunean izan ditezkeen ondorioak prebenitzeko.
Talde espezializatu baten bidez, Betirako zerbitzuak entzuna izatea, informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, eta pertsonen zerbitzura jartzen du laguntza eta arreta psikologikoko prozesu bat.
Betirako zerbitzuari buruzko informazioa 900 908 744 doako telefonoan eta www.betirako.org webgunean aurki daiteke.