Bi zerbitzuek herritarrei aurrez aurreko arreta emateari ekin diote. Gizarte ongizatearen kasuan, momentuz, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da telefono hauetako batera deituta: 943 750056 (Ana) edo 943 750054 (Irantzu).
Alarma egoera amaitu bitartean, herritarrei arreta emateko ordutegiak honako hauek izango dira:
Gizarte Ongizatea
Astelehen, asteazken eta ostiraletan 09: 00etatik 14: 00etara (Ana).
Astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14: 00etara (Irantzu).
Bake Epaitegia
Astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 13: 00etara.
Joan den abenduan iragarri zen moduan, bi zerbitzuak lekuz aldatzeko arrazoia lehen zeuden lokala eraikineko jabekideen erkidegoari saldu zaiola da, eraikinaren irisgarritasun-arazoak konpontzeko igogailu bat eraikitzeko. Igogailu hori eraikitzeko ezinbestekoa zen udal-jabetzako lokalaren zati bat okupatzea, eta horrek nabarmen baldintzatzen zituen Gizarte Ongizate Sailaren eta Bake Epaitegiaren bulegoak. Horregatik, udalak jabeen erkidegoarekin adostu zuen lokala 60.000 euroan saltzea.
Udaletxeko bigarren solairuan Gizarte Ongizateko eta Bake Epaitegiko bulegoak birkokatzeko egin diren egokitze-lanak (arotzeria, igeltserotza, elektrizitatea, pintura, etab.) 59.940 eurokoak izan dira.