COVID-19 pandemiak bereziki izan du eragina merkataritza-sektorean. Horrek likidezia izateko egoera larritu du, eta kaudimen arazoak eta lanpostuak galtzea ekar lezake, egoera egonkortzeko presazko neurriak ezartzen ez badira.
Larrialdi ekonomikoko egoera honetan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lehentasun nagusia txikizkako merkataritza-sektorea babestea eta laguntza eskaintzea da, krisiaren eragina murrizteko, eta, behin osasun-alarma amaitzean, jarduera ohiko egoerara itzultzeko.
Helburua
Diru-laguntza hauen helburua da txikizkako merkataritza zuzenean babestea eta laguntza ekonomikoa eskaintzea, batez ere norberaren kontura lan egiten duten pertsonei edo autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, COVID-19aren eragina murrizteko eta merkataritza-jarduera ahalik eta azkarren berpizten laguntzeko.
Diru-laguntzaren zenbatekoa
Adierazitako helbururako baliabide ekonomikoen zenbatekoa 7.500.000 euro da.
Erakunde onuradunak
Adierazitako dirulaguntzak lor ditzakete norberaren konturako langile edo autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, txikizkako mikroenpresek eta enpresa txikiek (negozio-bolumena ikusita jarduera nagusia txikizkako merkataritza bada). Horien guztien egoitza fiskal eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko da, eta jarduera erabat etenda egon beharko da edo hileko diru-sarrerak gutxienez % 75 murriztu 2020ko martxoaren 14aren eta apirilaren 13aren artean, 2019ko aldi berari dagokionez.
Diruz laguntzen diren kontzeptuak
- Honako hauek jaso ditzakete dirulaguntzak:
- Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka bakar baten alokairu-gastuak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak).
- Merkataritza-jarduera egiteko erabiltzen den lokal edo hiri-finka erosteko hipoteka-mailegua-ren edo mailegu pertsonalaren kuotak (amortizazioa + interesak), ondoz ondoko 3 hilabetetakoak.
- 2020ko udaberri-udara sasoiko produktuen stocka erostearen gastua, osasun-alarma inda-rrean jarri baino lehenago (2020ko martxoaren 14a) erosi eta jaso bada.
- Ohiko gastu hauek zuzenean lotuta daude diruz lagundu behar den merkataritza-jarduerarekin: 1.– Energia-hornikuntzako gastuak, telekomunikabide-zerbitzuak (telefonoa, Interneta) eta aseguruen primak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak). 2.– COVID-19ari lotutako dirulaguntzetarako aholkularitza eta kudeaketa zerbitzuak kontratatzetik eratorritako gastuak txikizkako merkataritza-enpresetan. 3.– Merkataritza-jarduera babesteko eta dinamizatzeko jarduerak errazteko asmoz ondorengo berpizte eta berraktibazio faseetan, tokiko, eskualdeko, probintziako eta euskal merkataritza-elkarteetarako afiliazio-kostuak (ondoz ondoko 3 hilabetetakoak).
Dirulaguntzen banakako zenbatekoa
- Laguntzak itzuli behar ez diren dirulaguntza bidez kudeatuko dira.
- Aurkeztutako kontzeptuen % 100 ordainduko da.
- Aurkeztutako gastuengatik gehienez jaso daitekeen dirulaguntzak ezin du gainditu 3.000 euro, erakunde bakoitzeko.
Informazio gehiago ondorengo helbidean aurki daiteke:
https://www.legegunea.euskadi.eus//eli/es-pv/o/2020/05/19/(2)/dof/eus/html/x59-contfich/eu/