Hilerria berriro ere zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 26a, 14:20

Bihartik aurrera zabalik izango da berriro ere udal hilerria; COVID-19agatiko alarma egoera tarteko, hainbat segurtasun eta osasun neurri ezarri ditu Udalak bertara sartu ahal izateko.

Asteazken honetan, maiatzak 27, zabaldu egingo da alarma egoera ezarri zenetik itxita egon den udal hilerria.

Herritarrek, baina, hainbat segurtasun-neurri hartu beharko dituzte bertara sartu ahal izateko:

  • Banakako bisitak soilik onartuko dira.

  • Bisitek 15 minutuko iraupena izango dute.

  • 2 metroko distantzia mantendu beharko da, uneoro, bertan egon daitezkeen beste pertsonekiko.

  • Maskara erabili beharko da.

Hilerria bisitatzeko ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 2ak artekoa izango da.