Futbol zelaiko estalpearen konponketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 25a, 10:23

Estalpe berria jarri dio Udalak Ezoziko Futbol Zelaiko harmailari; abenduko haizeteek kaltetu zuten uralitazko estalpearen tokian txapazkoa jarri da, aurrekoa baino gogorragoa eta iraunkorragoa.

Joan den abenduan izan ziren haizeteek kalte handiak eragin zituzten Ezoziko Futbol Zelaiko harmailen estalpean.

Hain handiak izan ziren kalteok, ezen konpontzea baino berria jartzea hobe zela erabaki zutela teknikariek, kaltetutako uralitazko estalpea kendu eta txapaz egindako berria jarriz, zegoena baino gogorragoa.

Lanek 13.503,60 euroko kostua dute eta Udalak kontratatuta daukan Mapre aseguru-etxeak ordainduko du kostuaren zati bat, 7.512 euro, hain zuzen ere.