Baserrietako plastikoaren bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 14a, 12:23


Debemen Elkarteak eskualdeko baserri ingurunean sortutako plastikoa bilduko du datorren asteazkenean, maiatzaren 20an; plastikoa garbi atera behar da, aurreko egunean.


Ohikoa duen moduan, maiatzean egingo du Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak (Debemen) eskualdeko baserrietan sortutako plastikoaren bilketa; maiatzaren 20an, asteazkena, hain zuzen ere.

Hemendik eta urte bukaerara arte beste lau aldiz bilduko dira plastikoak: Uztailak 15, irailak 16, azaroak 18 eta abenduak 16.

Bilduko diren plastikoak ondorengoak dira:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.

  • Belar-boletan erabiltzen den plastikoa eta plastikozko sarea.

  • Negutegietan eta ortuan lurra esaltzeko erabiltzen den plastikoa.

  • Negutegiko plastiko zuria.

Plastikoa garbi atera behar da, bezperan.

Sokak eta plastikozko pentsu-zakuak ere jasoko dira, baina poltsa baten barruan atera behar dira.

Edozein zalantza izanez gero, Debemenera deitu daiteke (943744067)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.