Herri Antzokirako butakak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 13a, 09:34

Kiroldegia handitzeko lanen barruan, butaka berriak jarri ditu Udalak Herri Antzokian; besaulki-patioan jarri dira erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko helburuarekin.

Soraluzeko Udalak 66 besaulki edo butaka instalatu ditu Herri Antzokiko besaulki-patioan.

Besaulkien instalazioa kiroldegia handitzeko lanekin batera egin da, jarduera soziokulturaletarako prestatu diren aretoen berrantolaketa-prozesuaren barruan.

Aurrerantzean, antzerki-ikuskizunak, proiekzioak eta aforo handiko batzarrak egiteko erabiliko da Herri Antzokia, orain artean bertan egiten ziren bilera eta ekintzetako asko goiko solairuan atondu den aretoan egingo direlarik.

Besaulkiak instalatzearekin ikusleentzako erosotasuna irabazi nahi izan du Udalak, antzerki- eta zine-ikuskizunetarako batez ere, eserialdi luzeak egiteko nahiko deserosoak gertatzen zirelako bertan zeuden aulkiak.

Besaulkiak Euro Seating Internacional, S.A. enpresak egin eta instalatu ditu eta 9.982,50euroko kostua izan dute.