Asfaltatzeko lanak adjudikatuta

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 12a, 11:35


Udalak egoera txarrean dauden herriko hainbat kale asfaltatzeko lanak adjudikatu ditu; Patria telesailaren grabaketatik jasotako diruaren zati bat erabiliko da lanak ordaintzeko.


Soraluzeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak herriko hainbat kale asfaltatzeko lanak esleitu edo adjudikatzeko baldintza ekonomiko administratiboen pleguak onartu zituen urtarrilaren 13an egindako ohiko saioan.

Aipatutako lanen lizitazio-prezioa 49.434,50.-eurokoa izan (BEZa barne).

Enpresa desberdinek egindako eskaintzak aztertu ondoren, Firmes Alaveses enpresari adjudikatu zaizkio lanak, berarena izan baita eskaintzarik onena, 28.386,02€ + BEZa.

Enpresak bi hilabeteko epea izango du asfalatze lanak egiteko.

Asfaltatze lanok ondorengo kaleetan egingo dira:

  • Mendiola industrialdea.

  • Ezozibideko 14. zk.-ren pareko errepidea.

  • Ezozibideko biribilgunetik gora, saihesbidea.

"Patria" telesailaren ekoiztetxeak grabaketa lanen bide-opupazioagatik udalari ordaindutako 47.000 euroekin finantziatuko dira asfaltatze lan hauek.