Laguntza psikologikoa online

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 11a, 08:58


Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak ADI izeneko zerbitzua jarri du abian, konfinamendu garaian laguntza psikologikoa behar duten pertsonei laguntzeko helburuarekin.


Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak ADI telefono eta online bidezko laguntza-zerbitzua jarri du abian.

Konfinamendu- eta alarma-egoeragatik eta egoera horretara egokitzeko zailtasunengatik, ondoez emozionala areagotu zaien, eta, ondorioz, aurretiko arazo psikologikoak sortu edo larriagotu zaizkien pertsonei zuzendutako zerbitzua da.

Konfinamenduaren aurrean, honako erreakzio hauek hauteman dira, besteak beste: desorientazioa, bat-bateko depresioa, jokabide konpultsiboak, asaldura, oldarkortasuna, izua, ihesa (konfinamendua bertan behera uztea).

Zerbitzuaren helburua laguntza psikologikoa ematea da, konfinamendu egoera honetan entzunak izatea eta orientazioa behar duten pertsonei, gainezka egin ez dezaten, telefono bidezkoa eta on-line, eta, salbuespen gisa, aurrez aurrekoa.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; larunbat eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara.

Sarbidea: 688 76 82 18 telefonora deituz edo posta elektronikoz: dispositivoadi2020 @gmail.com

Zerbitzua emateaz Lagungo Fundazioa arduratzen da, koordinatzaile bat eta 5 psikologoz osatutako taldearen bidez.