Soraluzeko Udalak jakinazten du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune bat sortu duela, hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informazioa eskuratzea errazteko, Covid-19ren osasun-krisiak eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.
Web orri honetan laguntza berriei, lehendik dauden laguntzen aldaketei, salbuespenei, luzapenei eta luzapen automatikoei buruzko informazioa dago, batez ere oinarrizko premiei eta etxebizitzaren alokairuari buruzkoa. Informazioa etengabe eguneratzen da, ia egunero gertatzen diren arau-aldaketei eta -garapenei erantzuteko.
Informazioa eskuratzeko
Web-orriak laguntzen bilaketak egiteko aukera ematen du, hainbat irizpideren arabera, eta, interesgarriak izan daitezkeenak aurkitu ondoren, laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen du (hartzaileak, zenbatekoa, iraupena, bateraezintasunak, sartzeko baldintzak, organo kudeatzailerako estekak, prozedurak, datak, etab.).
Web orrira esteka honen bidez sar daiteke: https://www.covid19laguntzak.eus/