Aurten, 500 baietz!

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mai. 5a, 12:19

Beste urte batez, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiatu du Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, Aurten 500 baietz! lelopean.

Urtero garaitsu honetan egiten duen moduan, aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbidapena egin nahi die Soraluzeko Udalak herritarrei, administrazioarekiko harremanean ere euskararen erabilpena bultzatzeko helburuarekin.

Hori horrela, Aurten 500 baietz! izeneko kanpaina abiatu du, orain hasi eta uztailaren amaierara arte luzatuko dena. Izenak ondo adierazten duen moduan, kanpainaren helburua 500 soraluzetarrek aurtengo errenta aitorpena euskaraz egin dezaten lortzea da.

Aurtengo errenta-kanpaina, partzialki bada ere, abian da dagoeneko, eta zabalik dago autolikidazioak onartzeko epea. Bestalde, aitorpena internet bidez egiteko modalitatea apirilaren 14an hasi zen. Errenta makanizatua egiteko bulegoak, berriz, ez dira oraindik zabaldu. Ogasun Sailak adierazi duenez, osasun-krisiak ahalbidetzen duen bezain pronto zabalduko dira.

Euskaraz egindako aitorpenak

Iazko ekitaldian 423 soraluzetarrek aukeratu zuten euskara Foru Ogasunarekin harremanak izateko hizkuntza moduan, errenta aitorpena egin zuten herritarren %21,7 hain zuzen ere.

Hauek dira, urtez-urte, euren errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak:

       2013       

        2014       

       2015        

    2016        

 2017 

 

2018

367

%18,21

360

%18,25

390

%20,10

      409

   %21,36

      408       

    %21,10        

 

423

%21,7

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aitorpena egiteko moduak

Gaur egun errenta egiteko hiru modu daude, eta guztietan erabili daiteke euskara:

  • Autolikidazio proposamena.

Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

  • Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.

Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz telefono edo Internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu.

Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

  • Internet bidezkoa

Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.

Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezazun.

Aitorpena egiteko egutegia

Autolikidazio proposamenak onartzea: 2020/04/06tik 2020/07/29ra.

Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea: Zehaztu gabe dago oraindik.

Internet modalitatearen epea: 2020/04/15ean hasi eta 2020/07/29an amaitu.