Indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala


Konfinamendu garaian indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko EAEko udalerri ezberdinetan dauden arreta-zerbitzuei buruzko informazioa bildu du Emakundek.
 
 


Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko EAEko udalerriek dituzten zerbitzuei buruzko informazioa bildu eta herritaren eskura jarri du.

Lan hau Eudelekin eta EAEko udalekin lankidetzan egin da, EAEko 185 udalerritako indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzu aktiboen informazio eguneratuz.

Coronabirusak eragindako krisi-garai honetan, udaleko egokitu egin dituzte beren zerbitzuak indarkeria matxista jasateko arriskuan dauden emakumeen arreta bermatzen jarraitu ahal izateko.

Emakundek dei egin die indarkeria-egoera bat bizitzen ari diren emakumeei (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala, ez dizute behar adina laguntza ematen), beraiekin harremanetan jar daitezen, 606768486 teléfono zenbakira deituz, bertan behar duten informazioa aurkitzen lagunduko dietelarik.

Osasun-larrialdiko une honetan ere, indarkeria matxistari EZ esaten jarraitu behar dugu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.