Arane Udal Kiroldegian zerbitzua ematen duen BXport enpresak "entrenadesdecasa" plataforma jarri zuen abian duela hilabete, COVID-19 birusak eragindako konfinamendu egoera honetan herritarrek jarduera fisikoa egiten jarraitu ahal izan dezaten.
Plataforma honek kirol-jarduera ugari biltzen du, enpresako kirol hezitzaileek grabatutako bideoak jarraituz egin daitezkeenak: Jarduera koreografiatuak, jarduera funtzionalak, Gimnasia leunak, familian egiteko jarduerak...
Orain, zerbitzu berri bat gehitu dio enpresak plataformari, Sarea izenekoa, zeinaren bitartez erabiltzaileek arreta pertsonalizatua jasotzeko aukera duten, bakoitzaren ezaugarri eta gaitasunei lotutako aukera. Zerbitzua zeregin hauetan eskarmentu eta ibilbide luzea duen Jon Amiamak gidatzen du.
Erabiltzaileak, galdetegi txiki bat bete ostean, plataformako bideoen erabileraren inguruko aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua jasoko du. Plataformaren arduradunak aste osorako egutegi bat prestatuko dio, streamingean emango diren saioei, errutina programatuei, jarduera gidatuei eta saio koreografiatuei buruzko proposamenekin.
Plataforma ondorengo loturan kontsultatu daiteke: http://entrenadesdecasa.bpxport.es.