Langabeentzako orientazio-zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko api. 17a, 09:39


Telefono bidezko orientazio-zerbitzua jarri du abian Debegesa Garapen Agentziak, enplegu gabe gelditu diren herritarrei laguntzeko COVID-19 pandemiak dirauen bitartean.


Debegesak, Debabarreneko Gizarteratze Sareko agente parte-hartzailea den aldetik, telefono bidezko orientazio-zerbitzu berri bat jarri du abian, enplegu-bilaketan aholkularitza eta laguntza emateko eta COVID-19ko pandemiak eragindako egoera berri horrek eragindako pertsonek izan ditzaketen enpleguarekin eta bazterketarekin lotutako kontsultei erantzuteko.

Antzeman da arriskuan edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak ez direla gai administrazioek beharrezko kudeaketak egiteko ahalbideratu dituzten online plataformak erabiltzeko. Horren arrazoia da ez dutela Interneterako konexiorik, ez ekipo informatiko egokirik, ez ezagutzarik, ez informazioa eskuratzeko behar diren trebetasunik, eta, batzuetan, hizkuntzaren ezagutza eta ulermen txikia. Horregatik, telefono zenbaki bat eta Whatsapa jarri dituzte pertsona horiei arreta emateko, eta, hala badagokio, dagozkien zerbitzuetara bideratzeko.

Zenbaki hori 699767157 da. Telefono honetan mota honetako zalantzak planteatu ahal izango dira:

• Erakunde baten gutuna iritsi zait, eta ez dakit zer dioen.

• Langabezian geratu naiz, eta ez dakit zer egin behar dudan bulegoa itxita dagoelako.

• Nola eska dezaket langabezia-prestazioa, telefono-lineak gainezka daudenean?

• Gutun hau iritsi zait, derrigor ordaindu behar al dut adierazten zaidan zenbatekoa?

• Elikagairik gabe geratzen ari naiz, elikagai-bankuaren banaketa atzeratu egin delako. Zer egiten dut?

• Eta abar.

Era berean, Debegesaren webgunean ere gune bat prestatu da, enplegua bilatzeko prozesurako baliagarriak diren informazioetarako baliabideak eta estekak dituena:

http://www.debegesa.eus/eu/hiritarrak/enplegua/orientazioa-telefonoz?set_language=eu

Gainera, Zabaltzen – Sartu erakundeak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan dihardu lanerako prestakuntzako programak garatzen, eta zerbitzu telematiko espezifiko bat jarri du abian, enplegua bilatzen laguntzeko (curriculum vitaea egitea, enplegu-eskatzaile gisa izena ematea, etab.). Kasu honetan, 618777070 telefono-zenbakira deitu behar da kontsultak egiteko. Posta elektronikoz ere bidal daitezke kontsultak yolandaur@zabaltzen.sartu.org helbidera.