Haurrei laguntzeko telefonoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko api. 7a, 10:15


Soraluzeko Udalak jakinarazi du haur eta nerabeei laguntzeko "Zeuk Esan" telefono bidezko laguntza-zerbitzuak funtzionamenduan jarraitzen duela konfinamendu-aldi honetan.


Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen haur eta nerabeei laguntzeko "Zeuk Esan" zerbitzuak funtzionamenduan eta erabat martxan jarraitzen du COVID-19ko osasun-krisiak eragindako konfinamendu-aldi honetan.

"Zeuk Esan" haur eta nerabeei zuzendutako laguntza-zerbitzua da, eta adin txikikoetan eta nerabeetan espezializatutako psikologoek eta gizarte-hezitzaileek eskaintzen dute. Doako laguntza-telefono bat du, erabat anonimoa, eta webgune bat bere blogekin, bere sare sozialekin, bere bideo-kanal propioarekin eta guztiz anonimoa den kontsulta-postontzi batekin, telefonoz deitu ordez, gertatzen zaiena idatzi eta kontatzea nahiago badute ere.

Telefono-zenbakia 116 111 da, eta webgunea www.euskadi.eus/zeukesan/da.

"Zeuk Esan" haur eta nerabeek erabil dezaketen zerbitzua da, baldin eta:

  • Arazoren bat badute eta norbaitekin hitz egin behar badute.

  • Zalantzak badituzte edo orientazioa edo aholkua behar badute kezkatzen dituzten gaiei buruz.

  • Pertsona batzuk norbaitekin "pasatzen" direla ikusten badute (jazarpena, indarkeria eta beste eraso mota batzuk...)

Ordutegia

Urteko egun guztietan.

  • Astelehenetik ostiralera: 9: 00etatik 21: 00etara.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 12: 00etatik 20: 00etara.