COVID-19 birusak sortutako osasun krisia giza kalte latzak ekartzen ari da mundura, eta aurre egiteko neurriak eragin zuzena edukitzen ari dira munduko enpleguan eta ekonomian ere.
Gipuzkoa ez da salbuespena; ondo dakite hori herritarrek, herrialdeko enpresek eta autonomoek, eta horien aurrean, beraiengandik gertu egon nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Hori horrela, bi tresna jarri ditu abian osasun krisiaren eraginei aurre egiten laguntzeko:
Batetik, Laguntza Ekonomikoen Gida argitaratu du, enpresen jarduera babesteko eta eskura dituzten dirulaguntza eta neurri guztien berri emateko helburuarekin.
Horretaz gainera, Webgunea ere jarri du sarean, COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, enpresa, langile, zein autonomo guztiek eskuragarri izan ditzaten informazio, baliabide, tresna eta laguntza guztiak.
Jarduera sozioekonomikoa bultzatzeko eta horri eusteko ekosistema sendoa dugula gogorarazi dute Aldundiko arduradunek eta elkarrekin krisi hau ere gaindituko dugunaren esperantza adierazi dute.