Erakunde publikoen informazioa

Boluntariotza-sarea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Soraluzeko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die boluntariotza-sare bat dagoela, COVID-19ak eragindako konfinamendu-aldi honetan udalerriko adinekoei eta mendekoei laguntzeko.

Soraluzeko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die udalerrian boluntariotza-sare bat dagoela, Gizarte Zerbitzuek eta Gurutze Gorriak kudeatua eta koordinatua, konfinamendu-aldi honetan udalerriko adinekoei eta mendekoei laguntzeko, COVID-19ko osasun-krisiaren ondorioz.

 

Boluntariotza-sarea honako ekintza hauek egiten ari da gaur egun:

• Osasun-krisi honetan etxetik ateratzeko arazoak edo zailtasunak dituzten adinekoei eta/edo mendekoei etxez-etxeko laguntza ematea (etxean elikagaiak erosi eta entregatzea; etxean sendagaiak ematea, mediku batek aginduta badaude; zaborra jaistea, etab.).

• Arriskuko kolektibo hauetakoren bateko pertsonei telefonoz jarraipena egitea: adinekoei, bakardadean eta/edo isolamenduan daudenei, mendekotasuna edo desgaitasuna dutenei, etab.

Beraz, gogoratu zerbitzu horietakoren bat behar duen edonork edo zerbitzua behar duen bizilagunen bat ezagutzen duenak udaletxeko telefono honetara deituz eska ditzakeela: 943753043.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.