#NikEtxeanEsperimentuak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko api. 1a, 10:55


Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientzia modu dibertigarrian familiartean ikasteko.


Elhuyar Zientzia Elkarteak #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Proposatzen diren esperimentuak adin ezberdineko haur eta gazteei zuzenduta daude eta etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egin daitezke.

Apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena.

Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

Esperimentuen egutegira joateko ondorengo esteka sakatu:#NikEtxeanEsperimentuak.

Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbitea luzatu du Elhuyarrek.

Animatu, esperimentatu eta partekatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.