Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean, Nagusilan Elkarteak bakardadean aurkitzen diren adineko pertsonei laguntzeko doako telefonoa indartu du.
Aipatutako telefonoaren zenbakia 900 713 771 da, doakoa da eta bakardadean dauden adineko pertsona guztiek erabil dezakete, hitz egin eta entzunak izan nahi badute. Interesdunek beren izena eta telefonoa erantzungailuan utzi ahal izango dituzte eta Nagusilaneko boluntarioek ahalik eta lasterren deituko diete. Horrez gain, 688 741 451 telefono zenbakia ere erabil daiteke 10:30etik 14:30era, bertara deitu edo WhatsApp bat bidaltzeko.
Zerbitzua bakarrik dauden pertsona adinduak ezagutzen dituzten edozein arlotako profesionalei ere zuzenduta dago, hilodeplata@nagusilan.org helbide elektronikoaren bidez eska dezaketelarik.
Helburuak emozionalki laguntzea eta konfinamendu-orduetan solasaldi atsegina izatea dira.
Akonpainamendu guztiak Nagusilaneko boluntarioek egiten dituzte; izan ere, urteak daramatzate bakardadean dauden pertsonei laguntzen, eta entzuteko eta laguntzeko prestakuntza jaso dute.
Zerbitzua erabat DOAKOA da, eta dagoeneko martxan dago.