Erakunde publikoen informazioa

Etxean kirola egiteko plataforma

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko mar. 20a, 13:56

Arane Udal Kirodegian zerbitzua ematen duen BPXport enpresak derrigorrezko konfinamendu egun hauetan herritarrek etxetik irten gabe jarduera fisikoa egiteko plataforma sortu du.

COVID-19 birusak eragindako konfinamendu egoera honetan herritarrek jarduera fisikoa egiten jarraitu ahal izan dezaten "entrenadesdecasa" plataforma jarri du abian BPXport enpresak.

Plataformak kirol-jarduera ugari biltzen du, 5 taldetan banatuta:

  • Jarduera koreografiatuak.
  • Jarduera funtzionalak.
  • Gimnasia leunak.
  • Familian egiteko jarduerak.
  • Lehen sorospenei buruzko bideoak.

Plataforman orain ikus daitezkeen bideoak zein egunero igoko diren bideo berriak enpresako monitoreek prestatu eta grabatu dituzte, proposatutako jarduerei ahalik eta aniztasun handiena emateko.

Plataforma euskaraz zein gazteleraz kontsultatu daiteke, ondorengo loturan.

Hemen ikus dezakezu sortutako plataforma: https://entrenadesdecasa.bpxport.es/