Aipatu diru-laguntzak urteko langabezia tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerriak indartzera dago bideratuta.
Helburua
Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.
Onuradunak
Soraluzen egoitza duten enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo era horretako enpresentzat zerbitzu teknikoak egiten badituzte, hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik.
Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa
Itzuli beharrik ez dagoen laguntzak dira, eta egindako inbertsioaren %10ekoak izango dira. Laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko edo enpresa-talde bakoitzeko.
Epea
2020ko uztailaren 15ean amaituko da, 12:00etan.
Informazio gehiago:https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/03/2001591e.shtml