EUSKOREGITE Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuspen teknikoari buruzko informaziorako eta kudeaketarako ataria da.
Atari hau EITaren prozesuan parte hartzen duten eragile guztiei zerbitzua emateko diseinatu da; hala nola jabeei, teknikariei, administrazioari ..., baita herritarrei informazioa emateko eta Euskadiko EITen erregistroa bertan jasotzeko ere.
Helburua da jabeek Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen EITa egiteko duten betebeharra betetzen laguntzea, bai eta udalek kudeaketa- eta kontrol-eskumenean dutena ere. Gainera, EITen prozesu osoaren kudeaketa telematikoa ahalbidetzen du, eta horrek aurrerapauso bat dakar gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren bidean.
Halaber, eskuragarri dauden datu administratibo eta juridiko/teknikoak biltzen ditu, EITaren garapen- eta betetze-mailarii buruzko informazio- eta estatistika-politika egokia izateko.
Jendearentzako informazioa:
Barne hartzen ditu eraikinen jabeek jakin behar dituzten agiriak, hala nola:
-
EITa arautzen duen egungo araudia: Dekretua, laguntzak, diru-laguntzak, etab.
-
EITa zer den, nola egin behar den, nork egin behar duen, zer abantaila dituen, etab.
-
Udal guztien sarbide-orriei buruzko informazioa, ikuskapenak eta ikuskapen horiek egiteko prozedura jasotzen dituena.
-
Euskal lurralde osoko estatistika-koadroa, udalerrika eta globala.
- Eraikinaren datuak eta EITa betetzeko egutegiak.
Euskoregiteren webgune berrirako esteka: https://www.euskadi.eus/euskoregite/
"Zaindu zure etxearen osasuna" eskuorria: https://www.euskadi.eus/contenidos/enlace/itecont_enlace_pdf/eu_def/adjuntos/Zaindu_etxe_osasu_2020.pdf