Azken urteetako ohiturari jarraituz, "Antzerki Garaia" izeneko antzerki-programa antolatu du aurten ere Udaleko Kultura Batzordeak, herritarrei antzerki konpainia profesionalen lanez gozatzeko aukera emateko helburuarekin.
Lau dira, beste horrenbeste konpainiarenak, aurtengoan aipatutako programa osatuko duten antzezlanak, bi euskaraz eta beste bi gazteleraz.
Aurtengoan, martxoan eta urrian antolatuko diren bina antzezlaneko bi ziklotan banatuta dator programa, orain artean 4 antzezlanak urri-azaroan eta ziklo bakarrean antolatzen zirelarik.
Hauek dira aurtengo programazioa osatzen duten antzezlanak:
1. zikloa (Martxoa)
ENE BA! (Txalo)
Eguna: Martxoak 13, ostirala.
Ordua: 22:15.
Tokia: Herri Antzokia.
Hizkuntza: Euskaraz.
EL ENJAMBRE (Vaiven)
Eguna: Martxoak 28, larunbata.
Ordua: 20:00.
Tokia: Herri Antzokia.
Hizkuntza: Gazteleraz.
2. zikloa (Urria)
GALTZALEAKI! (Txalo)
Eguna: Urriak 16, ostirala.
Ordua: 22:15.
Tokia: Herri Antzokia.
Hizkuntza: Euskaraz.
SIMPLICISSIMUS (Tartean)
Eguna: Urriak 31, larunbata.
Ordua: 20:00.
Tokia: Herri Antzokia.
Hizkuntza: Gazteleraz.