Soraluzeko Esperientziaren Gela

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ots. 25a, 11:52

Tailerra antolatu du, "Mima-Zaitez!" izenburupean, Soraluzeko Esperientziaren Gelak martxorako; hiru saio izango dira, asteazkenetan, 17:30etik 19:00etara, jubilatun etxean.

Tailer berria antolatu du Soraluzeko Esperientziaren Gelak martxoko asteazkenetarako.

Tailerraren izenburua "Mima-Te / Mima-Zaitez" da eta 3 saio eskainiko dira, martxoaren 11, 18 eta 25ean, hurrenez-hurren, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara, Itxaropena Jubilatuen Etxean.

Saio hauetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA Esperientziaren Gelan matrikulatuta egotea eta tailerrean izena ematea otsailaren 24tik martxoaren 6 arte, "Itxaropena"- n bertan.

Plazak mugatuak direnez (30 pertsona), tailerrean izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan. Hala ere, izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, beste data batzuetan errepikatzeko aukera baloratuko da.

Tailerra "Paso a paso" elkarteko kideek emango dute, gazteleraz.

Hauek dira hiru saioak:

  • 1. Saioa: "Abrazoterapia”. Beste komunikazio-modu bat sustatzen du eta pertsonen arteko harremanak errazten ditu.
  • 2. Saioa: "Musikoterapia". Onura kognitiboak, fisikoak eta emozionalak dakartza. Komunikazioa bultzatzen du, autoestimua eta gogo-aldartea hobetzen ditu eta mugimendua, adierazpena eta sormena sustatzen ditu.
  • 3. Saioa: "Arnasketa sendatzailea". Arnasketa sakonak asaldura, estresa eta antsietatea baretzen laguntzen du. Gainera, geure buruarekin eta gure bizi-beharrekin askoz hobeto konektatzeko aukera ematen digu, emozio negatibo askori irteera emateko bidea emanez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.