V. Zuhaitz Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ots. 24a, 07:38

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak eta Soraluzeko Mendi Taldeak Zuhaitz Egunaren V. edizioa antolatu dute igande honetarako; irteera goizeko 9etan Plaza Berritik.

Azken urteetan bezala, aurten ere, V. Zuhaitz Eguna antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Soraluzeko Mendi Taldearekin batera.

Urkiazelaira igotzeko irteera goizeko 9etan egingo da, Plaza Berritik. Landaketak 11k inguruan egingo dira, 30 pago-landare landatuko direlarik. Behin landatze-lanak bukatuta, salda eta txorixoa banatuko da, Izai aterpean.

Antolatzaileek herritar interesatu oro animatzen dute aurtengo Zuhaitz Egunean parte hartzera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.