Soraluzeko Udaleko Kirol Saila hasita dago dagoeneko kiroldegi gainean eraikitzen ari diren gimnasio eta kirol-areto berriak ekipatzeko lanak prestatzen.
Eraikina handitzeko lanak bide onetik doaz, eta apirilerako bukatuko direla aurreikusten da.
Jakina den moduan, eraikinaren anpliazioak gaur egungo espazio-gabezia konpontzea du helburu, 450m2-an handituko du egungo azalera erabilgarria eta 568.000 euroko kostua dauka, horietatik 250.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko dituelarik.
Ondorengoak dira eraikuntza berriak izango dituen instalazioak: Gimnasio berria, spining gela, erabilera anitzeko espazioa, komunak eta takillak.
Gimnasio berria atontzeko, gaur egunean dauden makinez gain, ondorengo makina berriak erosiko dira:
-
4 Bizikleta profesiona.
-
Eliptika bat.
-
Korrika egiteko zinta bat.
-
Arraun ergonometro bat
Udalak 12.222,27€ erabiliko ditu, BEZ-a barne, gimnasio berria ekipatzeko.