Kaleak asfaltatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ots. 14a, 09:24

Udalak egoera txarrean dauden herriko hainbat kale asfaltatuko ditu hurrengo hilabeteetan; Patria telesailaren grabaketatik jasotako dirua erabiliko da lan hauek ordaintzeko.

Soraluzeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak herriko zenbait kale asfaltatzeko lanak esleitzeko baldintza ekonomiko administratiboen pleguak onartu zituen urtarrilaren 13an egindako ohiko saioan.

Aipatutako lanen lizitazio-prezioa 49.434,50.-eurokoa da (BEZa barne).

Asfaltatze lanok ondorengo kaleetan egingo dira:

  • Mendiola industrialdea.
  • Ezozibideko 14. zk.-ren pareko errepidea.
  • Ezozibideko biribilgunetik gora, saihesbidea.

"Patria" telesailararen ekoiztetxeak grabaketa lanen bide-opupazioagatik udalari ordaindutako 47.000 euroekin finantziatuko dira asfaltatze lan hauek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.