Udal webguneko bisiten igoera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ots. 13a, 14:27

Udal webguneko bisiten kopurua %23 hazi da azken urte betean; guztira 22.000 bisitari eta 45.000 bisita izan ditu webguneak azken hamabi hilabeteetan, inoizko kopururik handiena.

Soraluzeko Udalaren web-orrira -www.soraluze.eusegindako bisita kopuruak gora egin zuen 2019an aurreko urtearekin alderatuta.

Hala, udal-webgunearen bisita kopurua % 23 igo zen iaz.

Guztira, udalaren web-orriak 20.000 erabiltzailek edo bisitarik egindako 45.000 bisita edo saio izan zituen.

Hauek dira iazko urteko daturik esangurasuenak:

  • Trafikoaren %59 mugikorretatik etorri zen, eta %41 ordenagailuetatik.
  • Bisitariek 112.697 orrialde irakurri zituzten denbora-tarte horretan.
  • Atalik bisitatuenak "albisteak", "herria" eta "tramiteak" izan ziren.
  • Bisitarien %67 gaztelaniazko orrialdeetara sartu da eta %33 euskarazkoetara.
  • Euskarazko albisterik irakurrienek 150 bisitari inguru izan dituzte, gaztelaniazko irakurrienek 300-400 izan dituzten bitartean.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei webgunea erabiltzeagatik eta jakinarazi nahi die berau hobetzen jarraitzeko ahalegin etengabean diharduela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.