'Biodantza eta emakumea' tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2020ko ots. 12a, 15:06

Emakumeei zuzendutako biodantza tailerra antolatu da Ainhitze Elizburu Etxeberriaren eskutik, martxotik ekainera, larunbat goizetan, Udaleko Parekidetasun Batzordearen laguntzarekin.

"Biodantza eta Emakumea" izenburupean, egitasmo ezin interesgarriagoa jarri da abian Soraluzen.

Martxoan hasi eta ekainera bitartean, emakumeei zuzendutako biodantza-saioak eskainiko dira Udal Kiroldegian.

Saioak Ainhitze Elizburu Etxeberria Biodantza (SRT)-ko bidelagunak gidatuko ditu, larunbatetan, bi astez behin, goizeko 10:30etik 12:30era.

Ainhitzek honela azaldu ditu ekimenaren nondik-norakoak: "8 saiotan zehar, musika, mugimendua eta taldearen laguntzaz, Orainean barneratuko gara, eta bizipoza, lasaitasuna eta gozamena berreskuratuko ditugu, gure egunerokoan integratuz,Osasuna eta Ongizatea indartuz".

  • Noiz: Martxotik ekainera.
  • Ordua: 10:30 h-12:30 h.
  • Non: Arane kioldegia.
  • Prezioa: 15 euro.

Izen-ematea otsailaren 20tik martxoaren 11ra egin behar da, whatsApp-ez 665239665 zenbakira edo aingerularia@gmail.com hellbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.