Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 1. zikloa ostegun honetan hasiko da, Luis Tosar protagonista duen Paco Plaza zuzendariaren "Quien a hierro mata" fimarekin.
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo lehendabiziko zikloa:
- Otsailak 13: "Quien a hierro mata". Paco Plaza, (Espainia 2019).
- Otsailak 27: "Joker". Todd Philips, (EEUU 2019).
- Martxoak 12: "Una cuestión de género". Mimi Leder, (EEUU 2018).
- Martxoak 26: "La trinchera infinita". J. Garaño, A. Arregi, J.M. Goenaga, (Espainia 2019).
- Apirilak 23: "Black is beltza". Fermin Muguruza (Euskal Herria, 2018).
- Maiatzak 7: "Mientras dure la guerra". Alejandro Amenabar, (Espainia, 2019).