Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko Udalek, Debemen eta Debegesarekin elkarlanean, interpretazio eta exekuzio lanak egin dituzte, Debabarreneko Dolmenen Ibilbidean, Karakate-Iturberri mendilerroa zeharkatuz hiru udalerriak lotzen dituen bidean.
Urte honen baitan, ikerketa eta indusketa lanak egin dira Aguerreburu, Frantsesbaso, Sabua eta Irukurutzeta megalitikoetan eta Karakate eta Santutxuko ibilbide sarbideetan totemak jarri dira. Bestalde, Gizaburuaga eta Arribiribillea megalitoen interpretazio panelen eta ibilbidearen norabidea adierazten duten balizen diseinua egin da.
Horrez gain, Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko udalerrietako 6. maila eta DBH1eko ikasleei zuzendutako bi unitate didaktiko garatu dira. Gainera, hiru elementu megalitikoen errepresentazio birtualak jasotzen dituen lau bideo ekoiztu dira.
Bideoak eta Dolmenen Ibilbidearekin zer ikusia duen informazio guztia jasotzen duen mikrosite bat sortu da Debabarrena Turismoko web orrialdean. Bertan, ibilbidearen informazioa, interes-guneak edota elementu megalitikoen informazio guztia dago zintzilikatuta.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Nekazarita Sailen eta Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura sailaren laguntza jaso da proiektuaren garapenerako. Horrez gain, Aranzadi Zientzia Elkarteak aholkularitza lanak egin ditu.
Ostegunean Jesus Tapiaren Hitzaldia
Aurreko urtean bezala , 2019.urtean Aguerreburu, Frantsesbaso eta Sabuako dolmenetan egin diren indusketa lanen berri emango du Jesus Tapia arkeologoak, bihar, osteguna, arratsaldeko 7etan, Soraluzeko udaletxeko saio aretoan.