Herriko haurrentzako jolastokiak berritzeko prozesuaren baitan, Errekalde kaleko bi haur parkeetan dauden bankuak berritu ditu Udalak.
Bi jolastoki hauetan dauden egurrezko eserlekuak koloretako polietilenozko bankuengatik ordezkatu dira. Banku berriek, parkeari kolorea emateaz gainera, hobeto erantzuten diete euri-urak eragiten dituen kalteei.
Guztira 6 izan dira ordezkatu diren bankuak, egindako inbertsioa 1.984,50 eurokoa izan delarik.
Modu honetan, amaitutzat ematen da iazko abuztuan hasi zen bi jolastokion berrikuntza integrala, lurzoru berria jarri eta joko-elementu guztiak aldatu direlarik.
Patricia Borinaga udaleko Haurren eta Gazteen Saileko arduradunak jakinarazi duenez, 2020. urtean haurrentzako jolastokiak berritzen jarraituko du udalak.
Bi izango dira berrituko diren jolastokiak: Plaentxi Herri Ikastetxeko patioan dagoena eta Txurruken auzunean dagoena, 40.000 euroko inbertsioarekin.