Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun den Ramon Gallastegik jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 16an eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2019ko kanpainari, negua ailegatzearekin batera habia hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.
2019. urtean zehar Asiako liztorren 22 habia deuseztatu ziren Soraluzen, aurreko urtean baino 10 gehiago.
Habiak suntsitzeko lanak Debemenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.
Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:
- 2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.
- 2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.
- 2016: 19 Debemenek.
- 2017: 16 Debemenek
- 2018: 12 Debemenek
2019an burututako lanen kostua 1.260 eurokoa izan da, gehi BEZ-a.